Komedia Antzerki Jaialdia Amurrion egingo da apirilaren 15etik 17ra

17 Otsaila 2016

Apirilaren 15etik 17ra, Komedia Antzerki Jaialdia egingo da Amurrio Antzokian, Eslava antzerki-taldearekin. La Cena de los idiotas, Cada loco con su tema, El Método Gröhnholm eta La extraña pareja lanak antzeztuko dituzte. 90. hamarkadatik, Eslava antzerki-taldeak, ahalegin handia eginez eta etengabe garatuz, errepertorio fina eskaini du hainbat lekutan; hain zuzen ere, gaur egungo antzeztokietako eskaintzarik zabalena eskaintzen du. Talde honen helburu nagusia da Urrezko Mendeko komiko espainiarren nahiz antzerki-talde profesionalen antzezlanen magia berreskuratzea eta eguneratzea.