Kolore Anitzak haurrentzako antzezlana Amurrio Antzokian antzeztuko da apirilaren 7an, aniztasunari zuzendutako omenaldi moduan

5 Apirila 2019

Kolore Anitzak familia-ikuskizuna Amurrio Antzokian eskainiko da, 17:00etan (euskaraz) eta Araba Euskaraz 2019ren eskutik. 4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako antzezlana da. Haurrek heldu batekin joan beharko dute. Sarrerak 5 euroko prezioa izango du. Kolore Anitzak familia osoarentzako antzezlana da: musika eta animazio digitalaren laguntza izango duen ipuin-kontalaria.

Ipuinen, musikaren eta ilustrazio animatuen bitartez haurrei erakutsiko zaie gure arteko desberdintasunek bereziak egiten gaituztela. Barietate artistiko ugarik osatzen dute, eta egungo baliabide teknologikoak erabiltzen ditu modu original eta berritzailean. Oinarria arte eszenikoek osatzen dute, zuzeneko musikarekin eta arte grafikoekin batera (marrazki bizidunak), “errealitate areagotua” izeneko teknikaren bitartez tableta elektronikotan bistaratzen direnak.