Jada irekita, 2016an seme-alabak jaio edo adoptatzeagatik diru-laguntzen eskabideak aurkezteko epea

12 Iraila 2017

Aurtengo ekitaldirako, udal-aurrekontuak badu horretarako 10.000 euroko aurrekontu-saila.

Diru-laguntza hori eskatu nahi dutenek, baldin eta horretarako betekizunak betetzen badituzte, udaletxeko bulegoetan aurkeztuko dituzte agiriak. Nahi izanez gero, posta ziurtatuz bidal daitezke agiriok. Urriaren 2an bukatuko da epea.

2016an jaiotako ume guztiei bidali zaie gutun bat,  eskabide hori egiteko argibideak eta inprimakiak barne.

Aurtengo ekitaldirako, udal-aurrekontuak badu horretarako 10.000 euroko aurrekontu-saila

Idatziz jakinaraziko zaie eskatzaileei diru-laguntza eman zaien ala ez.

Iaz 10 familiari eman zitzaien laguntza hori

fachada Ayto