Izarzak 3Dko baso-ibilbideko arku-tiroko Amurrio Hiribilduko IV. Goikomendi Txapelketa hartuko du urriaren 4an

28 Iraila 2015

Urriaren 4an, 3Dko baso-ibilbideko arku-tiroko Amurrio Hiribilduko IV. Goikomendi Txapelketa jokatuko da, bai eta 3Dko Autonomiarteko Ligako finala ere; biak ala biak Amurrio Arku Kirol Taldeak antolatu ditu. Izarzako udal-barrutian egingo dira (Artxanda edo Guardetxea ere esaten zaio), 10:00etatik aurrera. Txapelketan, hogeita lau arku-postu igaro behar dira, eta hiru kategoria egongo dira: seniorrak, kadeteak eta haurrak. Bestalde, maila hauek jokatuko dira: long bow arkua, instintuzkoa, biluzia, konposatua eta haurrena. Senior partaideek 15 € ordaindu behar dute jaurtialdiagatik, eta haurrek, berriz, 8 € (ogitarteko bat ere emango zaie). Amurrio Hiribilduko Goikomendi Txapelketa baba-jan tradizionalarekin batera egingo denez, aukera dago 5 € gehiago ordaindu eta baba-janean izena emateko; hala egiten dutenei, baina, ez zaie ogitartekorik emango. Horrenbestez, baba-janerako izena eman nahi dutenek 20 € ordaindu behar dute seniorren kategorian, eta 13 € haurren kategorian. Antolatzaileek eskatu dute izen-ematea formalizatzean argi eta garbi zehazteko hautaturiko aukera. Inskripzioan, halaber, izena, deiturak, lizentzia-zenbakia, maila, kategoria eta kluba adierazi behar dira. Izena emateko, jo ezazue 3Dko Autonomiarteko Ligaren webgunera (Amurrioko finala), edo, bestela, idatzi josemelejalde@gmail.com helbidera edo deitu 670400398 telefono-zenbakira (Josemi). Izena emateko epea urriaren 2an bukatuko da, edo, bestela, plaza-kopurua betetakoan; 144 plaza daude guztira, eta antolatzaileek 20 plaza erreserbatuko dituzte gonbidatuentzat. Nahitaez indarrean eduki behar da federazioaren lizentzia. Txapelketak bat egingo du 3Dko basoko WA araudian ezarritakoarekin, eta inskripzioak eskaerak jasotzen diren ordena berean egingo dira.