Irekita dago “Kakarro Birigarro” mozorro-lehiaketan izena emateko epea.

27 Urtarrila 2016

 “KAKARRO BIRIGARRO” MOZORRO LEHIAKETAREN OINARRIAK

INAUTERIAK 2016 CARNAVALES

1.- DESFILEAREN IBILBIDEA

Desfilearen ibilbidea: Santa Maria eliza, errotonda, Elexondo, Bidegurutzea, Landako San Anton plaza.

2.- DESFILEAREN EGUNA

Desfilea otsailaren 6an izango da, 21:30etan. Parte hartzaileek, eguraldia lagun dela behintzat, desfilea hasi baino ordu erdi lehenago egon beharko dute eliza inguruetan, irteera behar bezala antolatu ahal izateko.

3.- IZENA EMATEA

Partehartzaileek otsailaren 5 eta 6an emango dute izena, 9:30etatik 14:00etara Amurrioko Udaletxean. Zenbakitutako dortsal bana luzatuko zaie partehartzaileei eta berau agerian eraman  beharko dute. Bizkarrean eramateko zenbaki bana emango zaie eta agerian eraman beharko dute.

4.- SARIAK

A maila: 1 – 3 pertsona bitarteko taldeak:

                Lehenengo saria: 75 euro eta Kakarro figura bat.

B maila: gehienez, 10 pertsonako taldeak:

                Lehenengo saria: 250 euro eta Kakarro figura bat.

                Bigarren saria: 150 euro eta Kakarro figura bat.

                Hirugarren saria: 90 euro eta Kakarro figura bat.

C maila: 10 pertsonatik gorako taldeak.

Lehenengo saria: 450 €, 50€ko balea eta Kakarro bat.

                Bigarren saria: 200€, 50eko balea eta Kakarro figura bat.

                Hirugarren saria: 100 euro eta Kakarro figura bat.

 Koreografiarik onena saria: 120 euro APYMCAren bale.-txarteletan eta Kakarro figura bat.

5.- DESFILERAKO ANIMAZIOA

Desfilean Amurrioko erraldoiak eta batukada talde bat arituko dira

 6.- EPAIMAHAIA

Epaimahaia, Jai Arloak izendatuko du. Beraien epaia ezin izango da atzera bota, apelaezina izango da. Gutxienezko kalitate baldintzak bete ezean, maila edozein delarik ere, saria eman gabe utzi ahal izango da.

7.- SARI BANAKETA

Otsailaren 6an banatuko dira Mozorro Lehiaketaren Sariak, 23:00etan, San Anton Plazan. Taldeak berak izendatutako ordezkari batek jaso beharko du saria.

8.- PENALIZAZIOA

Aspaltza Elkarteak eginkizun hauek izango ditu: desfileari hasiera ematea, partehartzaileak bere lekuetan kokatzea eta desfilea egiten den bitartean arazorik ez egotearen ardura. Epaimahaiak, desfileaz arduratzen den elkarteak ohartarazi ondoren, partehartzaileak desfilea geldiarazteagatik, arauak ez zaintzeagatik eta abarrengatik zigortu ahal izango ditu.

9.- OINARRIEN ONARTZEA

Lehiaketa honetan parte hartzeak “Kakarro Birigarro” Mozorro Lehiaketako arauak barnebiltzen dituen oinarriak onartzea dakar. Partehartzaileek epaimahaiaren erabakiak onartuko dituzte, apelaezinak izango direnak. Udalak ahalmen ososa izango du ekitaldi hau aldatzeko edo bertan behera uzteko, egoerak hala eskatuz gero.

Oharra: 300€tik gorako sariak PFEZ persona fisikoen errentaren gaineko zergaren erretentzioa izango dute persona fisiko batek kobratzen baditu, elkarte batek kobratzen badu ez.

 

 “KAKARRO BIRIGARRO” MOZORRO LEHIAKETA

DESFILERAKO ARAUAK

 

1.- Desfilea otsailaren 6an izango da, 21:30etan.

2.- ASPALTZA Elkartekoak izango dira desfilea koordinatu eta Santa Maria Elizatik hasiera ematearen arduradunak.

3.- Desfileari hasiera erraldoiek eta batukada talde batek emango diote.

4.- Desfilea ordenean gauzatuko da, eta komenigarria da gune ezberdinetara hurbiltzea: lehendabizi A mailako taldeak abiatuko dira (1-3 pertsona bitarteko taldeak) (Botika ondoan), ondoren B mailakoak (10 ertsona bitarteko taldeak), ( iturri parean) eta azkenik C mailakoak (10 pertsona baino gehiagoko taldeak). (Barrica Blancaren ondoan).

Era berean, dortsalen ordena errespetatuko da, baita desfilea behar bezala gauza dadin identifikatuta joango diren ASPALTZA Elkartekoen esanak ere

5.- Partehartzaileek beraien mozorro eta egokitutako dortsalak agerian eramango dituzte, behar ainako tartea utziz, epaimahaiaren lana erraztuz.

6.- Dortsalak Kultur Etxean jasoko dira, desfilea amaitutakoan.