Ireki da Global Training bekak eskatzeko epea, atzerrian praktikak egiteko

3 Uztaila 2018

Uztailaren 16ra arte egin ahal izango da eskaera goi-mailako heziketa-zikloko edo unibertsitateko ikasketak dituzten 30 urtetik beherako pertsonei zuzendutako 60 beketako bat lortzeko.

 

Garapenek (garapenerako agentzien elkartea; Amurrio Bidean bertako partaide da) 28 beka eskaintzen ditu Europarako, 21 Hego Amerikarako, 9 Asiarako eta 1 Afrikarako. Beka bakoitza proiektu partikular bati dago lotuta, eta bertan sartzeko prestakuntza espezifikoa behar da. Prestakuntza hori egiaztatu beharko da.

Bekaren zuzkidura ekonomikoa 1.400 €/hil (gordin) izango da, eta gutxienez 6 hilabete iraungo du. Beka jasotzen duten pertsonak irailetik abendura bitartean joango dira esleitutako lekura.

Parte hartu nahi baduzu, informazio gehiago lor dezakezu www.garapen.net/becas-global-training-2018/ helbidean eta Amurrio Bideanen (945891721).