Informazio-panel berriak jarri dira karabana-aparkalekuan eta turismo bulegoaren parean.

23 Otsaila 2016

Señal turismo

Lehenengoak aparkalekuaren erabilerari buruzko informazioa ematen du eta udalerriaren plano bat ere badauka, kale-izendegiarekin eta interesguneekin. Bigarrenean ikus ditzakegun datuak ere kaleei eta bisitarientzako leku erakargarrienei buruzkoak dira. Azken honek QR kode bi ditu: lehenengoaren bidez Amurrioko Udaleko turismoko orria jaitsi daiteke. Bestearekin, berriz, bide osasungarriei buruzko informazioa eskuratuko dugu.

Ekonomia Sustapenaren Sailak eta Amurrio Bideanek finantzatu dituzte bi euskarriok.

 Señal autocaravana