Implantari profesionalentzako eta 10 pertsona baino gutxiago dituzten enpresentzako laguntzen programaren aurkezpen-jardunaldia

16 Iraila 2015

Laguntza horien bidez, autonomoek edo 10 langile baino gutxiagoko enpresek etekina aterako diete informazio eta komunikazio teknologiei (IKT), doako lanabesak erabiltzen eta negozioan txertatzen ikasten baitute: euren produktu edo zerbitzuak sustatzeko; bezero gehiago lortzeko; eguneroko kudeaketei dagokienez, denbora eta kostuak aurrezteko; negozioaren irudia eta bezeroarekiko harremana hobetzeko; zerbitzua arinduta, kudeaketan eraginkorra izateko; eta Interneten hobeto kokatzeko.

Laguntzaren xedea da zerbitzu pertsonalizatua eta doakoa ematea. Zerbitzu hori aholkulari teknologiko neutral edo “implantari” batek emango du. Zure negoziora joango da eta zure beharretara hobekien egokitzen diren lanabesak instalatzen eta erabiltzen lagunduko dizu.

SPRIk laguntza horiei buruzko informazio guztia emango du eta irtenbidea emango die zalantza eta kasuistika guztiei, ordubeteko saio batean. 

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo fAempresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.