Ikastaro bat emango da abenduan, altueran egiten diren lanei eta lan bertikalei buruz

24 Azaroa 2015

Prestakuntza-jarduera honen helburua da altuera egiten diren lanen eta lan bertikalen teknikei buruzko ezagutza teoriko-praktikoa ematea parte-hartzaileei, hautatu dituzten lanak modu seguruagoan egiteko, istripuen arriskua murrizteko eta produktibitatea hobetzeko.  Ikastaroa “praktikatuz ikasi” printzipioan dago oinarrituta; hau da, marko teoriko baten ikasitako kontzeptu, printzipio eta teknika guztiak benetan aplikatzen dira.

Altueran egiten diren lanei eta lan bertikalei buruzko ezagutza izateak bereizgarria izan daiteke industriako mantentze-lanen, garbiketaren eta eraikuntzaren sektoreetan lana lortzeko.

Ikastaroa 25 ordukoa izango da eta Amurrion erroldatutako pertsonentzat da. Lehentasuna izango dute, halaber, lanik ez duten pertsonek eta aurretik horrelako prestakuntzarik jaso ez dutenek.  Abenduaren 14tik 18ra egingo da, 09:00etatik 14:00etara, Matias Landaburuko instalazioetan. 16,20 € euro ordaindu beharko dute matrikula lanik ez dutenek eta 32,40 € lana dutenek.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.