IDEIA ETA IRTENBIDE KREATIBOAK DESIGN THINKING METODOLOGIAREN BIDEZ SORTZEKO TAILERRA

8 Urria 2015

Ekintzaileek eta enpresek merkatuan nabarmentzeko produktu edo zerbitzu berritzaileak emateko duten beharrizanari erantzuteko, Amurrio Bidean-ek tailer bat antolatu du, Design Thinking metodologia ezartzeko: berrikuntza sustatzen du, oso era eraginkorrean eta praktikoan.

Design Thinking diziplinak “diseinatzaileen sentsibilitatea eta metodoak darabiltza, bat egin dezaten pertsonen beharrizanek, teknikoki egin daitekeen horrek, eta negozio-estrategia batek bezeroarentzat balio eta merkatuarentzat aukera bihur dezakeen horrek”. Negozioetan pentsatzeko modu berri bat da, XXI. mendean berrikuntzak egitekoa. Metodologia hori gero eta gehiago erabiltzen da erakundeetan, produktu eta irtenbide arrakastatsuak sortzeko, erabiltzaileen inguruko ezagutzari eta askotariko diziplinetako ekipoen prestakuntzari esker; azken horiek hainbat ikuspuntu ematen dituzte diseinatze-lanetan. Bistakoak ez diren irtenbideak lortu nahi dira, ohi ez bezala pentsatzea, ikasitakoa ahaztu eta berriz ikastea eta, batez ere, erabiltzaileen lekuan jartzea, dituzten benetako beharrizanak ulertzeko eta haiei erantzuteko.

Tailerra ekintzaileentzat antolatu da; zehazki, ideia edo enpresa-proiektu propioa aztertzen ari direnentzat; orobat enpresetako sustatzaile edo gerenteentzat, negozio-lerroak berritu edo bereizi nahi dituztenentzat, eta aktibo nahiz langabezian daudenentzat, uste badute beren profil profesionala dela-eta tresna hau onuragarri izan dakiekeela egungo edo etorkizuneko lanetan.

Lehentasuna emango zaie Amurrioko pertsona edo enpresei, eta izen-ematearen ordenari jarraituko zaio.

Lan-metodologia guztiz praktikoa da: learning by doing (eginez ikasi) du oinarri, eta helburua da bertaratzen diren pertsonek beren proiektuan edo enpresan aplikatu ahal izatea.

Tailerrak 15 ordu iraungo du, eta bost saiotan egingo da. Asteazkenetan egingo da, azaroaren 4tik abenduaren 2ra, 17:30etik 20:30era, Reforamurrio Enpresaldeko instalazioetan. Matrikula doakoa da.

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi dutenak Amurrio Bidean-ekin jar daitezke harremanetan, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo autoempleo@amurriobidean.org helbide elektronikora idatzita.