Iaz, udaltzaingoak galdutako 169 objektu jaso zituen.

19 Otsaila 2016

Objetos perdidos

Urtean zehar, Amurrioko Udaltzaingoak objektu ugari jasotzen ditu udalerriko bide publikoan. 2013. urtean, 197 objektu jaso zituen; 2014. urtean, 155; eta 2015. urtean, 169.Askotariko elementuak jasotzen dituzte, baina bereziki honako hauek: giltzak, betaurrekoak, arropa (haur txikienak, batez ere), sakelako telefonoak, eskuko poltsak, diru-zorroak, erlojuak eta dokumentazioa.

Objektuak identifikazioren bat baldin badu (nortasun-agiria, gidabaimena...) jabea lokalizatu baino ez da egin behar. Sakelako telefonoen kasuan, desblokeatzeko patroiaren edo segurtasun-kodearen arazoa dago. Halako daturik izan ezean, agendako telefono-zenbaki batera deitzen da, jabea identifikatze aldera. Patroi bat baldin badu eta telefonoa piztuta baldin badago, deiren bat jaso arte itxaroten da, erabiltzailea lokalizatzeko. Indarrean dagoen araudiak dio aurkitutako objektuak bi urtean zehar gorde behar direla, betiere ez badira galkorrak eta, ondorioz, ez badira berehala suntsitu edo itzuli behar.

Objektu bat aurkitu dutenek eurentzat eskatu dezakete, baliorik baldin badu, bi urte igarotzen direnean eta, betiere, jabea agertu ez bada. Era berean, jabeak eskatu egiten badu objektua, eta objektuak kostu handia badu, aurkitu duenak eskubidea du ordainetan dirua jasotzeko, aurkitu izanagatik.

 Berreskuratzen ez diren gainerako objektuak, bereziki arropa eta betaurrekoak, hainbat GKEri ematen zaizkie. Sakelako telefonoak helburu sozialak dituzten kanpainaren baten sustatzaileei ematen zaizkie, eta gainerako elementuak suntsitu egiten dira.