Iñaki Zorrakin Altube Erakusketa, Bizitza oso bat natura ilustratzen.

6 Urria 2015

Iñaki Zorrakin Altube Santurtzin jaio zen 1961ean. Prestakuntzaz biologoa izanik, lanbide aldetik Naturako ilustrazioa izan du helburu hasiera-hasieratik. 1985ean, botanikari-lagun talde batel< landaretzari buruzko liburu batean parte hartzea eskatu zion eta Gasteizera lekualdatu zen, Arabako Naturaren Institutuan lanean hasteko. Institutu horretan lehendakari izan zen 1997tik 1999ra.

Iñakiren irudiez apaindutako lehen liburua Estudio naturalístico de la isla de Zuaza da, Eusko Jaurlaritzak 'argitaratua 1985ean. Harrez gero, bere irudi bikainek liburu, foileto eta aldizkari asko apaindu dituzte. Izan ere, Euskal Herrian argitaratu diren naturari buruzko argitalpen askotan parte hartu zuen azken hamabost urteetan. Argitalpen horien artean aipatzekoak dira Claves ilustradas de la Flora del País Vasco y territorios limítrofes. Horietan marrazkilari- eta botanikari-lan bikainak uztartzen dira, esparru geografikoko 'anclare baskular gehienak islatzeko argitalpen-sorta zabalean. Erabateko kalitatea eta zehaztasuna dute guztiek ezaugarri.

Bere lan zientifikoekin batera, Iñakiri beti gustatu izan zitzaion naturan bertan lan egitea eta oharrak hartzea, horrela zuzen-zuzenean transmititzeko bere landa­irteeretan jasotako bizipenak. Gai izan zen paperean bizitzaren benetako atalak, inspirazio-iturri iraunkorrak zituen Naturaren eszenak, jasotzeko.

Bere jarduera profesionala gorabehera, beti egon zen prest bere lana eta denbora eskaintzeko, ingurumena zaintzearekin eta gizarte-intereseko gaiekin lotutako ekimen zenbaitetan eskuzabal parte hartzeko. Ez zuen inoiz zalantzarik izan horretan. Hain zuzen, hildako zuhaitzak kontserbatzeari eta horrek faunarentzat duen garrantziari buruzko kanpaina batean buru-belarri zegoela, gaixotasun larri bat aurkitu zioten. Ondorioz, hilabete batzuk geroago, 2004ko otsailaren 24an, hil egin zen. Arabako Aretxabaletan bizi zen emazte Berta Gongetarekin eta Ander eta Miren seme-alabekin, eta auzotarrek plaka bat ezarri zuten bertan haren oroimenez, zioten estimua eta herri horretan egindako gizarte-lanagatiko esker ona agertzeko.

Erakusketan bere obra osoko milaka marrazki egongo dira ikusgai, horietako asko harrigarriak. Argazkiok Iñakiren lagunek katalogatu dituzte, hori hil eta gero. Erakusketak, berriz, bere lana gogoratzea eta Natura aztertzeko eta islatzeko modu paregabearen lekukota­suna uztea ditu helburu.

La Casona-ren ordutegiaren hasiera 10:00etatik 14:00tara asteartetik ostiralera eta 17:00etatik 19:00etara larunbatetan eta igandeetan.

Dokumentuak: