Hemen dira inauteriak

27 Urtarrila 2016

Festaren aurretik egingo diren hiru tailerrak ere aipatzekoak dira: ostiralean mozorro-tailerra egingo da kultur etxean, eta hurrengo egunean, makillaje- eta perkusio-tailerrak San Anton plazan.

Desfilearen ibilbidea Santa Maria elizan hasiko da, eta ondoren Elexondo, Crucero eta Landako kaleetatik eta San Anton Plazatik jarraituko du. Juan Urrutia plazan amaituko da, mozorroen ohiko aurkezpenarekin

 

Hilaren 6a, larunbata

  • Txokolate-jana San Anton plazan, desfilea amaitutakoan.
  • 22:15 Dantzaldia“LOS AMIGOS DEL SWING” hirukotearen eskutik, San Anton plazan.
  • 23:00 MOZORRO LEHIAKETAKO ETA TABERNEN LEHIAKETAKO sari-banaketak.

Hilaren 7a, igandea

  • 17:30 “PINTTO” haurrentzako antzerkia, Amurrio Antzokian (4 €).

Hilaren 9a, asteartea

San Anton plazan:

  • 16:45 Txokolate-jana, Aurreraka elkarteak eta Gazteen Gurutze Gorriak lagunduta.
  • 17:00 Haur-berbena TXIKI DANCE taldearen eskutik, koreografiekin, musika-jolasekin eta umorez beteta.
  • 18:30 KAKARRO JUDAS ERRETZEA.

 Amurrioko 2016ko Inauteriak direla eta, Ayala-Aiara Irrati Klubak QSL txartelaren edizio baten bidez zabalduko du ospakizuna.