Hegoaldeko herrialdeetako errealitateak erakutsiko dira irailaren 28tik azaroaren 6ra bitartean, Amurrioko Bañueta Kiroldegian

24 Iraila 2015

Hala, irailaren 28tik azaroaren 6ra bitartean, lau garapen GKEk hainbat proposamen jarriko dituzte Amurrioko Bañueta Kiroldegian:

-Irailaren 28tik urriaren 6ra, Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak Ekuatore Gineako (Cogo) nazioarteko lankidetzaren irudi adierazgarrienak bilduko ditu “Elat Meyong: solidaridad entre pueblos” izenburupean. Hain zuzen ere, elkarte hori aritu da han lankidetzan, sortu zenetik gaur arte.

-Urriaren 7tik 15era, Serso San Viatorrek, “Educación sin barreras” izenburupean, haurtzaroko eskubideen gaineko argazki-begiratua eskainiko du, munduko hezkuntzarako eskubidea (bereziki, neskatoena) eta euskal boluntarioek Hegoaldean eginiko lana ardatz hartuta.

-Urriaren 16tik 26ra, Nazioarteko Elkartasunak “Kaixo África” aurkeztuko du: Euskadin bizi diren eta pobreziaren eta azpigarapenaren aurkako borroka nazioarteko politiken erdigunean txertatzearen alde diharduten afrikarrak ezagutzeko modu berritzailea da. Horrela, lotura emozionala ezarriko da ikusleen eta Afrikako komunitatearen artean.

Urriaren 26tik azaroaren 6ra, Arabako Medicusmundik, “Yanacuri, el oro negro” argazki-erakusketaren bidez, herrialde aberastuen garapenaren eta herrialde pobretuen esplotazioaren arteko loturaren inguruan hausnartzera gonbidatuko gaitu, gure inguruan jarrera solidarioak sustatzeko xedez. Erakusketa horrek Ekuatoreko Amazoniako petrolio-ustiategiaren ondorioak eta justizia egitea lortzeko herritar indigenen borroka islatzen ditu.

Ahalegina eta konpromiso solidarioa: erakusketa horien guztien bidez, ikusi ahalko da pertsona askok eskura dezaketela hezkuntza, osasuna, edateko ura eta emakumeentzako bizimodu bidezkoagoa, euskal gizartearen ahaleginari eta konpromiso solidarioari esker. Asko egin da aurrera bide horretan, baina oraindik ere helburu asko dago lortzeko. Jarduera hori Euskadiko Garapenerako GKKEn Koordinakundeak eta parte hartuko duten garapenerako GKEek antolatu dute, eta Amurrioko Udalaren babesa du. Urriaren 17aren harira antolatu da, Pobreziaren kontrako Nazioarteko Eguna baita. Egun horren helburua da herritarrak tokian tokiko eta mundu osoko pobrezia- eta desberdintasun-egoerez jabetzea, alde batetik, eta guztiontzako mundu justu eta solidarioago bat lortzeko eskura dituzten urrats eta tresnen inguruan hausnartzea, bestetik.