Hamahiru bikotek aukeratu dute aurten Amurrioko udaletxea ezkontza zibila egiteko

1 Abuztua 2018

Udaletxe honetan, lehenengo ezkontza 1995eko abuztuaren 14an egin zen.

Amurrioko udaletxea eta zehazki bertako osoko bilkuren aretoa aukeratu dute aurten hamahiru bikotek beren ezkontza egiteko. Udaletxe honetan 1995az geroztik egiten dira ezkontza zibilen ospakizunak. Urte horretan egin zen lehenengoa, hain justu ere, abuztuaren 14an, udalerriko zaindariaren jaiekin bat etorriz. Harrezkero, urtean hamaika ezkontza ospatzen dira, batez beste. Nolanahi ere, urte batzuetan nabarmen egin du gora kopuru horrek. Adibidez, 2008an, hemeretzi bikote ezkondu ziren zibilez Amurrioko udaletxean, hogeita bi 2014an, hogei 2015ean eta hogeita bi iaz (2017).