Gorobel Ibilaldiaren hogeita hamabigarren edizioa egingo da azaroaren 4an, 41 kilometroko ibilaldiarekin

29 Urria 2018

Ibilaldi Txikia eta Haurren Ibilaldia ere egingo dira.

Mendiko Lagunak elkarteak Gorobel Ibilaldiaren XXXII. edizioa antolatu du, azaroaren 4an. Arabako Mendi Federazioaren martxa bat da. Ibilaldiak 41 kilometro ditu, eta Amurriotik aterako da 7:30ean. Burubio, Bide Beltza, Mugerla eta Tologorritik igaroko da; gainera, Llana haitzuloa ere zeharkatzen du; bertan, makurtuta edo lau hankatan igaro beharreko tarte bat dago. Ibilaldi Txikiak 23 kilometro izango ditu, eta 08:30ean aterako da Goiko Landetatik (autobusez hurbildu behar da hara). Haurren Ibilaldiak, berriz, 11 kilometro ditu eta 10:00etan aterako da Amurriotik. Helmuga guztiak udalerri horretan egongo dira.