Gizarte Larrialdiko Laguntzak

30 Uztaila 2018

Amurrioko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eska daitezke urtean zehar Gizarte Larrialdiko Laguntzak. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ezartzen ditu irizpideak urtero udalei programa hori gauzatzeko kredituak banatzeko. Gizarte Larrialdiko Laguntzak funtsezko baliabidea dira gero eta gehiago agertzen diren egoera ekonomiko larriko egoerek sortutako premia pertsonal eta familia-beharrizanei erantzuteko eta horiei aurrea hartzeko. Laguntza horiek etxebizitza alokatzeko, kredituen interes eta amortizaziorako, etxebizitza mantentzeko, "linea zuria" deituriko etxetresna elektriko eta altzariak eskuratzeko, etxebizitzan oinarrizko instalazioak egokitzeko eta konpontzeko eta bizikidetza-unitateko pertsona baten edo gehiagoren lehen mailako premiei erantzuteko (jantziak, hezkuntza, eta sistema publikoek estaltzen ez dituzten prestakuntza eta osasun-arreta) gastuen kontzeptuetan eska daitezke.