#gazteEKIN! egitasmoak euskarazko multiabentura-jarduerak eskainiko dizkie gazteei

28 Urtarrila 2016

Otsailaren 21an egingo da aurreneko jarduera: egun horretan, hain zuzen ere, eski-txango bat egingo dute Valdezcarayra. Martxoaren 6an, berriz, espeleologia-jarduera bat antolatuko da Opakuan, eta 20an multiabentura-jarduerak, eskalada eta rappela egingo dituzte Oroko Santutegiaren inguruan. Bestalde, apirilaren 24an autobabeserako eta orientaziorako tailer bat landuko dute Etxegoienen, eta maiatzaren 22an arroila-jaitsiera egingo dute Antoñanan.Aurrerago, ekainaren 26n, kayakean eta mendi-bizikletan emango dute goiz osoa Landan.

Udako geldialdiaren ostean, irailaren 17 eta 18ko asteburuan Urbasara joango dira, rappela, espeleologia eta eskalada egitera. Urriaren 23an, berriz, ibilaldi bat egingo dute Urkiolatik, eskualde horretako mendiak, paisaia, historia, mitologia eta tradizioak ezagutzeko.

Azkenik, azaroaren 13an puentinga egingo dute Ondarroan, eta bukatzeko, abenduaren 18an, mendi-teknikak landuko dituzte Valdezcarayn, pioleta, elurretako erraketak eta halakoak erabiltzen ikasteko.

Udalerrian erroldatuta dauden gazteek 23,76 ordaindu behar dute lehenengo jarduera egiteko, eta erroldatuta ez daudenek, berriz, 44 euro. Izena eman nahi dutenek Kultur Etxera jo behar dute.

 Oxigenoa euskarari raquetas

http://gazteekin.blogspot.com.es/