Gabonetako pintura lehiaketa

5 Abendua 2017

concurso euskera

Lehiaketaren oinarriak-2017

Lehiaketa honetan 14 urtetik beherako amurriarrek eta honako arau hauek onartuko dituzten guztiek hartu ahal izango dute parte:

  1. Derrigorrezko gaia: “Gabonak”.
  2. Lanak egiteko mota guztietako konposizio teknikoak onartuko dira: marrazketa, pintura, collage, etab. Lehiakide bakoitzak bakarrik obra bat aurkez dezake.
  3. Aurkeztutako lanek 50x40 zm. gehienezko neurriak izan beharko dituzte. Koloreztatutako fotokopiak ez dira onartuko.
  4. Lanak kultura etxeko bulegoetan aurkeztu beharko dira, abenduaren 5tik 16ra, biak barne.
  5. Lanaren atzealdean egilearen ondorengo datu hauek zehaztu beharko dira: izen eta abizenak, adina, helbidea, telefono zenbakia eta lanaren izena.
  6. Aurkeztutako lanak abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra bitartean (lan egunetan bakarrik) “La Casona” Udal Erakusketa aretoan erakutsiko dira.
  7. Sari banaketa abenduaren 26an 18:00an “La Casona” Udal Erakusketa aretoan izango da.
  8. Partehartzaile guztiek opari bat izango dute.
  9. Lehiaketak ondorengo sari hauek izango ditu:

A-    Maila, 6 urte arte (2011n jaiotakoak barne):

1º      diploma.

2º      diploma.

3º      diploma.

B-    Maila, 7-10 urte bitartekoak  (2007 eta 2010 bitartean jaiotakoak):

1º      60 € (marrazketako materialean) eta diploma.

2º      50 € (marrazketako materialean) eta diploma.

3º      40 € (marrazketako materialean) eta diploma.

C-    Maila, 11-14 urte bitartekoak (2003 eta 2006 bitartean jaiotakoak):

1º      70 € (marrazketako materialean) eta diploma.

2º      60 € (marrazketako materialean) eta diploma.

3º      50 € (marrazketako materialean) eta diploma.

 Epaimahaia Arte munduarekin zerikusia duten pertsonez osatua egongo da.

  1. Erabakia apelaezina izango da.
  2. Saritutako lan guztiak “Juan Aranoa Arte Eskolaren” jabetzapean geratuko dira, lan horien erreprodukzio eta erakusteko eskubidea beretzat gordeko duelarik.
  3. Batzorde Antolatzaileak aurkeztutako lanak arretaz zainduko ditu baina lanak hondatu edo galduko balira ez du erantzukizunik izango.
  4. Lanak urtarrilaren 16tik aurrera hartu ahal izango dira, 15 eguneko epean hartuko ez diren lanak Batzorde Antolatzailearen jabetzapean geratuko dira.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauen onartzea dakar