FRONTOI KALEA URBANIZATZEKO IRADOKIZUNAK EGITEKO AUKERA

30 Iraila 2015

Oraingoz, ekimenaren ildo nagusiak baino ez ditugu: espaloiak zabaltzea eta hobetzea, batez ere komertziala den kalearen zati bat (udaletxeko plazaren parean) oinezkoentzat egitea, saneamenduko eta ur-hornidurako zerbitzuak berritzea, eta frontoirako eta udaletxeko plazarako sarbide-arazoak konpontzea.

Beharrezkotzat jotzen da lehentasuna ematea hirigunean pertsonei ibilgailuen aurrean, aurreikusi baita guneko bizi-kalitatea eta hiri-bilbea hobetu egingo direla, eta gune hori erakartze-puntu bihurtuko dela. Halatan, merkataritza-dinamismo areagotu egingo da, eta kutsadura-mailak murriztuko dira.

Ez da ideia berria, neurri hori jasota baitago azken urteotako udal-kudeaketaren hainbat lanabesetan.2004an, Hiri Mugikortasunerako Planak honako hau aurreikusten zuen: “…diseinu berri bat, Frontoi eta Larrinaga kaleen zatientzat (udaletxearen plazaren parean). Zoru bakarra jarriko da, ibilgailuen zirkulazioa baretzeko”. Halaber, Tokiko Ekintzen III. Planak (Tokiko Agenda 21) eta Amurrioko Energia Iraunkortasunerako Ekintzen Plan ere honako hau aurreikusten zuten: “…hiri-bilbea oinezkoentzat egitea…”

Proiektua hasierako fasean dago; hala ere, Udalak ekimenari iradokizunak egiteko aukera eman nahi die herritarrei, hasiera batean (I. fasea).Iradokizun horiek Herritarren Partaidetzarako Zerbitzura igorri ahal dira:telefonoz (945 891 161), posta elektronikoz (partehartzea@amurrio.org) edo zuzenean (udaletxeko 1. solairua).Iradokizunak egiteko epea 2015eko urriaren 30ean amaituko da.

Udalak hitzematen du jasotzen diren aholku guztien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertu eta baloratuko dituela, eta guztiei erantzungo diela (horretarako, harremanetarako datuak eman behar dira).Aurrerago partaidetzarako bigarren fasea egingo da, proiektua behin betiko idatzi aurretik.