Frankismoaren Biktimen Bulegoa lurralde historiko osoan hasiko da lekukotzak biltzen

4 Iraila 2017

oficina franquismo

Frankismoaren Biktimen Bulegoa iragan ekainean abiarazi zuen Arabako Foru Aldundiak, frankismoaren errepresioaren biktima izan ziren pertsonen eta haien senideen lekukotzak biltzeko; bada, orain, , hilak 4, bigarren fase bati emango dio hasiera, eta lurraldeko kuadrilletara hurbilduko da, ahalik eta biktima gehienengana iristeko eta deklarazio gehiago biltzeko. Bulego hau abiarazirik, Arabako Foru Aldundiak asmoa du lekukotza horiekin txosten bat egiteko frankismoaren errepresioari buruz, bai eta frankismoak Arabako Lurralde Historikoan eragin zituen biktimen izenekin zerrenda bat egiteko ere.

Arabako Foru Aldundiak balorazio positiboa egin du bulegoa Gasteizen irekita egon den lehenbiziko fase horri buruz, bai jasotako lekukotza kopuruari dagokionez, bai elkarrizketetan eta erregistratutako dokumentazioan bildutako informazio eta edukiei buruz.

Urriaren 13ra arte, bulegoak Arabako lurralde historiko osoan zehar beteko du eginkizun hori berori, herriz herri, kaudrilletako egoitzetan irekiz ateak, Gorbeialdean izan ezik, han hainbat udalerritan bilduko baitira lekukotzak. Bulegoaren jarduera egutegia hau izango da:

 Arabako Lautadako kuadrilla (Langarika ibilbidea, 4., behea). Agurain: irailaren 4tik 8ra bitartean.

 Añanako Kuadrilla (Foru plaza, 11. Rivabellosa): irailaren 11tik 15era bitartean.

 Gorbeialdeko kuadrilla: Urkabustaiz (irailaren 18a), Legutio (19), Aramaio (20), Zuia (21), eta Zigoitia (22).

 Kanpezuko kuadrilla-Arabako Mendialdea (Gasteiz-Lizarra errepidea, 7. Santikurutze Kanpezu): irailaren 25etik 29ra.

 Aiarako Kuadrilla (Elespide auzoa, 2, 2. Arespalditza): urriaren 2tik 6ra bitartean.

 Guardiako kuadrilla-Arabako Errioxa (Gasteiz-Guardia errepidea, 2., Guardia): Urriaren 9etik 13ra bitartean.

Aurrez aldetik hitzordua jartzeko, deitu 945181900 telefonora edo idatzi posta helbide elektroniko honetara: víctimasfranquismo@araba.eus

Lanean jardungo du urriaren 30ra arte

Behin kuadrillaz kuadrilla ibili ondoren urriaren 13ra arte, bulegoak lanean jardungo du urriaren 30era arte, artean lekukotzaren bat biltzeke geratu bada ere. Arabako Foru Aldundiak EHUko ikertzaile talde bat egin du lan hori egiteko arduradun, Historia Garaikidearen Departamentua zuzentzen duen Mikel Aizpururen zuzendaritzaren pean. Azkeneko proiektua Araban diktaduraren garaian errepresaliatutako pertsonen izendun datu base bat eta txosten bat egitea da. Aurreikusita dago proiektu hori 2018aren hasiera alderako bukatuta egongo dela.