Fosil eta Mineralen Azoka apirilaren 14an ospatuko da Amurrioko Frontoian

10 Apirila 2019

Apirilaren 14an (Erramu-igandea) Fosil eta Mineralen XXIX. Azoka ospatuko da Amurrioko udal-frontoian, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Aukera ona da ikusgarri egongo diren bildumez gozatzeko eta mineralen munduan sartzeko.

Frontoiaren sarreraren ondoan postontzi bat ipiniko da, eta haurrek beren datuekin betetako orriak sartu ahal izango dituzte bertan: horrela, mineral bat lortu ahal izango dute doan. Orri horiek haurren artean banatuko dira ikastetxeetan; dena dela, postontziaren ondoan ere eskuragarri egongo dira. Gainera, mineralen zozketa batean sartuko dira, azokan ospatuko dena egun bereko 19:00etan. Nahitaezkoa da bertan egotea saria irabazi ahal izateko. Parte-hartzaile bakoitzak orri bat aurkeztu ahal izango du gehienez. Amurrioko Udalaren Kultura Sailak antolatuko du ekitaldia.