Foru Aldundiak lankidetza berrituko du Amurrio taxibonuaren programarako

10 Apirila 2017

Taxibonua programa ibiltzeko ezgaitasun larriak dituzten pertsonak gizarteratzeko ezarri den neurri multzoko zati da, hain zuzen, honako hauek: gurpildun aulkien erabiltzaileak, ibiltzeko bi makuluren beharra edo hirugarren pertsona baten beharra dutenak, edo oso muga larriak dituztenak. Norberaren joanetorriak egiteko taxi zerbitzu publikoa erabiltzen dituztenentzako laguntza ekonomiko bat ematean datza. 2017tik taxibonuaren programaren erabiltzaileek aurreordainketako txartel baten bidez ordaintzen dute zerbitzua