Filipinetako UST Singers abesbatza arituko da uztailaren 14an Amurrion, Santa Maria elizan

12 Uztaila 2018

Manilako (Filipinak) San Tomas Errege eta Pontifize Unibertsitateko abesbatza mistoa Arabara eta, zehazki, Amurriora, itzuliko da sortu zela 25 urte bete direla ospatzeko. Bertan, uztailaren 14an (larunbata), Santa Maria elizan eskainiko du emanaldia 20:30ean. Sarrera doakoa izango da. Abesbatza hori 1992an sortu zuen Fidel Gener Calalang Jr. irakasleak. Orduz geroztik, hogeita hamalau bira egin ditu nazioartean, Asiatik, Europatik, Amerikatik eta Australiatik. Luciano Pavarotti Sari Handia birritan (1995ean eta 2010ean) jaso duen abesbatza bakarra da.

Abesbatzaren sortzaile eta zuzendari Fidel Calalang izan da munduko bira guztien buru, eta 1999an konposizioaren nazioarteko saria eskuratu zuen Kalifornian, zortzi ahotsetarako Pater Noster lanarekin.