Feminismo beltza izango du xede Amurrio Antzokian maiatzaren 10ean egingo den doako zine-forum saioak

7 Maiatza 2019

 “Ayanda” filma eta “Una plaza en el avión” film laburra proiektatuko dira.

 “Ayanda” Amurrio Antzokian Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak maiatzaren 10ean antolatuko duen zine-forumaren ardatza izango da. 19:30ean proiektatuko da. Sarrera doakoa da. Film berritzailea da, 109 minutuko iraupena du, eta Sara Blecher zuzendariaren agindupean ekoitzi zen Hegoafrikan. Jatorrizko hizkuntza ingelesa da, eta gaztelaniazko azpitituluak egongo dira. Film horren inguruan Afrikako generoaren eraikuntzaren eta feminismo beltzaren ikuspegia gerturatzearen inguruko eztabaida bat sortuko da. Jardunaldian film labur bat ere jarriko da, 25 minutuko iraupenekoa: “Una plaza en el avión”. “Made by women” mugimenduaren esparruan kokatzen da. Mugimendu horrek zinema-zuzendari afrikarren lana ikusgai jartzea du xede, baita zinemaren bitartez normalean ezkutuan edo ahotsik gabe dauden Afrikako emakumeen bizitza ikusteko moduak gerturatzen dituzten kontakizunak helaraztea ere, eta parte-hartzaileen artean aurkeztutako errealitateen gaineko solasaldia eragitea.