EUSKARA IKASTEAGATIKO BEKAK: EPEA ZABALIK

30 Iraila 2015

Eskaera egin nahi duenak Amurrion erroldatuta egon behar du, 16 urte betea izan eta gutxienez %80ko asistentzia egiaztatu. Kasu horretan, matrikularen kostuaren erdia itzultzeko aukera izango du. Aurkeztu beharreko agiriak ondokoak dira: eskaera egiteko inprimaki ofiziala, zinpeko aitortza agiria, asistentziaren ziurtagiria, ordainketa egin izanaren egiaztagiria eta lehendabizikoz eskatzen bada, hirugarrenaren alta orria. Oinarriak eta aurkeztu beharreko agiriak hemen eskura ditzakezu: