Europako Basogintza Institutuak eta Lovainako Unibertsitateko ikasleek Amurrioko herri-mendiak bisitatu dituzte.

11 Apirila 2017

Europako Basogintza Institutuak Euskadiko basogintzako ikasleentzat antolatzen dituen “Basogintza kudeaketari buruzko jardunaldiak” izeneko astearen barruan, gaur 50 lagun inguruk Amurrioko herri-mendiak bisitatuko dituzte, Arabako herri-mendien kudeaketaren eta erabilera anitzeko kudeaketaren  erakusgarri moduan.

Goizeko lehen orduetan, belgikar ikasleak, el Refor-en Amurriko teknikari batzuek eman duten mintzaldian izan dira. Hitzaldi horretan, udaleko basogintza-kudeaketaren plangintza, intsinis pinuaren kudeaketa eta merkatuak azaldu dira. Era berean, mendi-bideen erabilerari buruzko argibideak eman zaizkie, baita horien mantentze-lanei, basogintzako egiaztapenari, baso-nekazaritza estentsiboari eta larreei buruzkoa ere.

Arabako Basogintza Elkarteko kide da Amurrio, eta elkarte hori Euskal Herriko Basogintza Konfederazioko partaide da, eta konfederazioa, Europako Hegoaldeko Basoginen Batasuneko partaide (USSE).

 visita 1