Etxetresna elektriko txikiak konpontzeko eta mantentzeko ikastaroa

28 Urria 2015

Etxetresna elektriko txikiak konpontzeko eta mantentzeko ikastaroa 110 ordukoa izango da, eta gai hauek jorratuko dira: matxuren diagnostikoa, tresna txikien konponketa eta mantentze-lana, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren babesa. Amurrioko Udalak finantzatu du, eta 32,40 euro ordaindu behar da matrikula egiteko.

Ikastaroa azaroaren 16an hasi eta abenduaren 11n bukatuko da, eta 09:00etatik 14:00etara emango da, Matías Landaburu instalazioetan.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, deitu 945891721 telefono-zenbakira edo idatzi mezu bat empresa@amurriobidean.org helbidera.