Eskuragarri dago AmurriokoEKINen I. fasean aurkeztutako proposamenen zerrenda

7 Iraila 2018

AmurriokoEKINek, aurrekontu parte-hartzaileen udal-proiektuak, azaroaren jasotako proposamenak biltzen dituen zerrenda eman du ezagutzera.

Aurkeztutako 320proposamenetatik, 5 prozesutik kanpo geratu dira; izan ere, ez dituzte betetzen parte hartzeko eskakizunak; alegia, Amurrion erroldatuta egotea eta 16 urte edo gehiago izatea.

Era berean, aurrera jarraituko luketen proposamenetatik, 125 errepikatzen diren ideiak dira, hau da, ideia edo proposamen bera gutxienez bi aldiz aurkeztu da. Kasu horietan, prozesuarekin aurrera egin eta proposamenak baloratu ahal izateko, Talde Eragilearen kontrastearekin (herritar boluntarioen taldea), errepikatzen zirenak bateratu dira; beraz, 125 ideia horiek 28 dira orain. “Errepikatzen ez diren” proposamenak ere kontuan hartuta, amaierako zerrendan 218 ideia jaso dira.

Proposamenen zerrenda gaika antolatu da; www.amurriokoEKIN.eus orrian dago eskuragarri, eta kopia bat utzi da inprimatuta horiek jasotzeko kutxak jarri ziren puntuetan.

Hirigintza eta Obrak eta Zerbitzuak arloetarako jaso da proposamen gehien.

Irailaren amaiera arte, II. fasea egingo da, eta udal-langile teknikoek jasotako proposamenen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa balioetsiko dute.

Urrian, bideragarritasun teknikoaren eta ekonomikoaren  analisia gainditu duten proposamenak aurkeztuko dira eta lehenest e fasera pasatuko dira