Erosketa-karrusela Amurrioko saltokietarako

10 Uztaila 2018

Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkarteak (Apymca) erosketa-karrusel bat sustatuko du irailaren 3tik azaroaren 8ra. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babesten du. Kanpaina honetan parte hartu nahi duten Amurrioko saltokiek harremanetan jarri beharko dute Amurrioko elkarte horrekin, telefonoz (945891200) edo posta elektronikoz (apymca@gmail.com), eta izena emateko xehetasunen berri emango zaie. Izena emateko azken eguna uztailaren 16a izango da.