"(des-re :-) Konekta!” topaketa, Andoni Aldekoarekin, negoziazio-prozesuetan nola jokatu ikasteko

15 Urria 2015

Bere esparru profesionalean negoziazioetan aritu ohi den eta esperientziak hobetu eta partekatu nahi dituen orori zuzentzen zaio topaketa.

“(des-re :) Konekta!” ekimenaren bitartez, Amurrio Bideanek sei hilero enpresa-topaketa bat antolatzen du, bertaratzen direnek lidergoaz ulertzen dutena partekatzeko eta eraikitzeko, eta gainerakoen esperientzietatik abiatuz, haiengandik ikasteko. Oro har, enpresa mundukoa ez den tokiko profesional ezagun batek gidatzen ditu topaketak, harengandik modu konstruktiboan ikasteko.

Kasu honetan, Andoni Aldekoa izango da profesional gonbidatua, enpresako negoziazio-prozesuetan edo negozioetan liderra izateari buruz eztabaidatzeko eta pertsona horrek arlo politikoan edo administrazio-arloan izandako esperientziatik ikasteko.

Laudiokoa da Andoni Aldekoa eta Bilboko Udalean egin du lan 1999. urtetik, lehenik komunikazio-buru gisa eta, geroago, alkatearen kabineteko zuzendari gisa. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Idazkaritza Orokorraren aholkularia da eta haren funtzioa da laguntza ematea Euskadi sustatzeko Basque Country Estrategiaren diseinuan, sustapenean eta garapenean.

Ekitaldi hau Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen baitan egingo da, hain zuzen, urriaren 26tik azaroaren 6ra. Euskalitek, beste erakunde batzuen laguntzarekin (esaterako, Amurrio Bidean), 50 ekitaldi antolatu ditu aurtengo ediziorako.

Asteko ekitaldiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Euskaliten webgunean edo lotura honetan lor dezakezu: http://www.euskalit.net/nueva/index.php/es/component/content/article/39-carrusel/394--21-semana-europea-gestion-avanzada-participa-como-organizador-de-actos

Jarduketa honen % 50 EGFren EAEko 2007-2013 Enplegu Estrategiak Programa Operatiboak kofinantzatuko du. GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du EGF, eta Amurrio Bidean bertako kide da.

Bertaratu nahi baduzu, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin 945891721 telefono-zenbakira deituz edo helbide elektroniko honetara idatziz: empresa@amurriobidean.org.