BOZKATU “NIRE AMURRIOKO BAZTERTXOA” LEHIAKETAKO ZURE ARGAZKIRIK GUSTOKOENA!

16 Ekaina 2015

Ezezagunak edo berriak diren Amurrioko lekuak aurkitu eta aintzat hartzea izan da lehiaketaren helburua, horrela, gure udalerriaren irudi originala eta desberdina eskainiz.Parte hartzeko eskakizun tekniko handirik ez da egon, ahalik eta partaide gehiago lortu asmoz, beraz, kamera digital xumea edo telefono mugikor bat izatearekin nahikoa izan da.

Ekainaren 15etik 28ra ikusgai izango dira aurkeztutako argazkiak Kultur Etxean, Kiroldegian eta ondoko estekan.

Horien artean, epaimahaiak bere ebazpenaz saria emango du, baina horrez gain, herri bozketa bidez aukeratutakoak ere saria jasoko dute. Hori dela eta, gehien gustatu zaizun argazkia bozkatzera animatzen zaitugu adierazitako lekuetan edota internetez.