BIGARREN ESKUKO LIBURU, DISKO ETA CD STANDA

9 Maiatza 2019

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak, berriro ere jarriko du Amurrion egoera bikainean dauden bigarren eskuko liburu, disko eta CDak prezio merkeetan eskaintzen dituen stand bat.

Errekuperatutako Liburu eta Diskoaren Elkartasuneko Miniazoka maiatzaren 10ean izango da, Elexondo kalean, 09:30etik 13:30era. Elkarte hori 2013an sortu zen, udalerri ezberdinetako azoketara kulturarekin zerikusia duten produktuak saltzera joaten zen lagun-talde baten eskutik. Batez ere, liburuak eta musikarekin erlazionatutako produktuak saltzen zituzten. Elkarte horren filosofia baztertze ekonomikoko egoeran egoteko arriskua duten pertsonei kulturaren eta ingurumenaren bitartez laguntzea da; hau da, oinarrizko errenta edo gutxiago kobratzen dutenei edo are diru-sarrerarik ez dutenei. Pertsona horiei laguntzeko, bigarren eskuko azoketan eta truke- eta berrerabilpen-azoketan hartzen dute parte.