Beste urte batez, Amurrioko Gabonetako Haurrentzako Parkea hitzordu saihestezina izango da; urtarrilaren 2tik 5era izango da, Bañueta Kiroldegian

2 Urtarrila 2019

Denbora pasatzeko eta dibertimendurako aukera bat da, ekimen askokoa eta magian eta zirkuan oinarritutako bi ikuskizun dituena.

Amurriok Gabonetako Haurrentzako Parkearen (PINa) edizio berri batekin emango dio hasiera 2019. urteari, Bañueta Kiroldegian. Abenduaren 2tik 5era egingo da, bertako Udaleko Gazteria Arloak antolatuta. Irekita egongo da 12:00etatik 14:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, urtarrilaren 5ean izan ezik. Egun horretan goizez bakarrik egongo da irekita. Ekimen hau hamalau urtetik beherakoei zuzenduta dago. Denbora-pasa eta dibertimenduz betetako aukera bat da, familia osoak baina batez ere haurrek gozatuko dituzten ekintzez osatua.

Aisialdirako, denbora-pasarako eta denbora librea aprobetxatzeko ekintzaz beteriko proposamen oso bat da; bertan ludoteka, puzgailuak, atrakzioak, lantegiak, makillaje-txokoa, barraketako jolasak, emanaldiak, play station 4ko errealitate birtualeko betaurrekoak, F1 kabina simulatzaileak eta bideojoko gunea egongo dira besteak beste, Gabonak dibertigarriak eta atseginak bihurtuko dituzten emanaldiez gain. PINak hainbat gune izango ditu parte hartuko dutenen adinaren arabera.

Magia eta zirku-ikuskizunak

Gabonetako gune honetan familia osoarentzako ikuskizunak egongo dira euskaraz, urtarrilaren 4an egingo den zirku-saioa bezalakoak; ikuskizun hori 17:00etan izango da eta artistek diaboloekin, kristalezko bolarekin, malabareekin eta halakoekin duten trebezia eta gaitasuna erakutsiko dute. Bigarren emanaldia magia show bat izango da, urtarrilaren 5ean, 13:00etan. Haurrentzako Gabonetako Parkean beste hainbat jarduera ere egongo dira: slot pista (Amurrio Racing Slotekin), haurrentzako eta gazteentzako lantegiak Gurutze Gorriaren eskutik eta haurrentzako zeramika-tailer bat Juan de Aranoa Udal Arte-Eskolaren eskutik.