Bere horretan jarraitzen du 380 urteko tradizio batek Arrastariako haranean: maiatzaren 9an Antiguako Ama Birjinarekiko fideltasun-botoa berrituko dute

8 Maiatza 2019

Aurtengo edizioan, Artomaña izango da haraneko lau herrien izenean fideltasun-botoa berrituko dena.

Arrastarian, beste urte batez, 1639an hasitako tradizio bat betetzeko prestatzen ari dira. Hala, maiatzak 9 guztietan, 380 urtez, Aloria, Artomaña, Tertanga eta Delika herriek osatutako haranak bere zaindari Antiguako Ama Birjina ohoratu izan du. Edizio honetan, mantendu egingo da ekitaldi-programa: haraneko herritarrak eta agintariak Urduñako Gertakari Onaren baselizatik Bizkaiko hirian dagoen Antiguako Gure Andra Mariren santutegira prozesioan joateko elkartzen direnean (11:30ean) ematen zaio hasiera: Erlijio-tenplu horretan meza bat egingo da 12:00etan. Bertan, Artoñanako agintari nagusiak berrituko du haran osoaren izenean Ama Birjinarekiko fideltasun-botoa aurten. Meza eta gero, “entradillak” dantzatuko dira, eta, ondoren, Urduñako erdigunera joango dira guztiak. Bertan, udalerrien aginte-mailak trukatuko dituzte.

Anaitasun-bazkari tradizionala ondoko herriko Llanera jatetxean egingo da. Festa tradizionalaren itxiera-ekitaldian, Arrastariak eta Urduñak berriz ere trukatuko dituzte beren aginte-makilak.