Berdintasunerako Udal Kontseilua maiatzaren 29an eta ekainaren 5ean eta 19an bilduko da

16 Maiatza 2019

Amurrioko Berdintasunerako Udal Kontseiluak bata bestearen atzeko maiatzeko hiru asteazkenetan biltzea aurreikusi du. Zehazki, bilerak maiatzaren 29an eta ekaianren 5ean eta 19an izango dira, 17:00etan, Amurrioko Katekesi aretoan.

Saio horietan, batera egingo dute gogoeta hainbat konturen inguruan. Maiatzaren 29an Kontseiluaren helburuen definizioa jorratuko dute. Bigarren bileran, ekainaren 5ean, ildo estrategikoak eta 2019. urte honetarako lan-plana eztabaidatuko dituzte. Azkenik, ekainaren 19ko bileran, eragileen eta lan egiteko moduen gainean hausnartuko dute. Bilera horietara edozein herritar bertara daiteke.