Berdintasunaren aldeko eskualdeko II. Ibilaldi neurtua martxoaren 10ean egingo da

28 Urtarrila 2019

Datorren igandean, martxoaren 10ean, Aiaraldeako Berdintasunaren aldeko eskualdeko II. Ibilaldi neurtua egingo da,  Kaskagorri eta Altzarrate taldeek antolatuta, Aiarako, Amurrioko eta Laudioko Udalen laguntzarekin. Gaur irekiko da otsailaren 22ra arte luzatuko den martxan parte hartzeko izena emateko epea.

Bigarren urtez jarraian, eskualdean berdintasuna indartzeko eta sustatzeko xedez, ekimen hori antolatu da. Ibilaldiak Amurrio eta Laudio lotuko ditu, familia osoarekin egin ahal izateko 12.400 metroko ibilbide laua eta inolako zailtasunik gabea. Luiaondon, ibilbidearen erdialdean, partaideentzako edariak, fruta eta gailetak izango dituen anoa puntua instalatuko da. 

Ibilaldia martxoaren 10eko goizeko 10:00etan hasiko da, Amurrioko eta Laudioko Herriko plazetan aldi berean. Ibilaldia amaitu ostean, Amurriora eta Laudiora itzultzeko doako autobusak egongo dira.

Izen ematea

Izen emateak gaurtik otsailaren 22ra arte egin ahal izango dira Udaletako Berdintasun sailetan, Amurrioko Kultur Etxean eta  Altzarrate eta Kaskagorri taldeen egoitzetan. Izena emateko 5 euro ordaindu beharko dira, eta otsailaren 22tik martxoaren 8ra, dortsalarekin  eta ibilaldiaren irteeraren eta iritsieraren kontrolerako fitxarekin batera, jaso ahal izango den ospakizuneko kamiseta oparituko da. 5 urtetik beherakoen parte hartzea doakoa izango da.

600 pertsona inguru parte hartu zuten lehen edizioan bezala, ibilaldiaren hurrengo egunetan sari banaketa ekitaldia egingo da, izan ere, irabazlea ez da ibilbidea amaitzen lehenengoa izango, egindako denborak hartuko dira kontuan eta tarteko denbora lortzen dutenek saria jasoko dute.