Barau eta Akerbeltz taldeek girotuko dituzte Lezamako San Martin jaiak

10 Azaroa 2017

Lezamako zaindariaren eguna, San Martin, ospatuko da azaroaren 11n, larunbata, eta bertako bizilagun guztiak eta gerturatzen diren pertsonak bilduko ditu programatutako ekintza desberdinez gozatzeko. Mendi-martxa, meza, gastronomia, mus txapelketa eta herri kirolak dira jardueretako batzuk. Doako autobus zerbitzua egongo da azaroaren 12ko gauean. Amurriotik irtengo da 23:30ean, Antzokiaren ingurutik, eta 05:30ean itzuliko da.

Lezamako 2017ko San Martin Jaiak

Azaroak 11, larunbata

09:00 Martxa.

12:00 Meza San Martinen omenez.

12:30 Zozketa.

14:00 Lezamako 65 urtetik gorakoentzako bazkaria.

16:30 Mus txapelketan izen-ematea

17:00 Mus txapelketa.

17:30 Haur-jolasak.

19:00 Txokolate-jana.

19:30 Herri Kirolak. 22:00 Herri-afaria (parrilada). (Txartelak momentuan erosiko dira).

00:00 Barau taldearen kontzertua eta, amaitutakoan, Akerbeltz taldearekin dantzaldia.

* * Karpa bat jarriko da eguraldiaz babesteko eta doako autobus zerbitzua egongo da Amurriotik.