Baranbion San Anton jaiak izango dira urtarrilaren 17an eta 20an

12 Urtarrila 2018

Aurtengo Baranbioko San Anton jaiak urtarrilaren 17an eta 20an izango dira. Beti bezala, tradiziozko pospolo-enkantea eta haur eta helduentzako igel-tokako txapelketak egingo dira. Era berean, meza egongo da San Anton ermitan, eta herri-afaria, erromeria eta txintxortada ere egingo dira.

baranbio

Urtarrilaren 17an, asteazkenean

12:00etan: Meza San Anton ermitan. Urtarrilaren

20an, larunbatean

18:00etan: Haurrentzako igel-toka txapelketa.

19:00etan: Helduentzako igel-toka txapelketa.

20:00etan: Herri-afaria.

21:00etan: Pospolo-enkantea.

23:00etan: Erromeria.

04:00etan: Txintxortada.