BANDOA

9 Abuztua 2017

Herriko jaietan hainbat jai-ekitaldi  direla eta, ezohiko neurriak hartzea ezinbesteka da. Horien artean ondoko hauek dira: 

1.- Ondoko kale hauek abuztuaren 12tik  18ra arte trafikoa ixtea eta ibilgailurik gabe uztea:

  • MENDIKO KALEA (Justo Etxeguren plazatik Felix Murga kaleraino) Kaleko salmenta dela eta.
  • JOSE MADINABEITIA KALEA (Parke ondoko gunean) Jaietarako zerbitzuak direla eta.
  • FRONTOI KALEA

2.- Ondoko kale hauek abuztuaren 12etatik  18ra arte 15:00etatik  07:00etara trafikoa ixtea eta ibilgailurik gabe uztea (JAI GUNEA):

  •  JUSTO ETXEGUREN PLAZA.

    • LARRINAGA KALEA.
    • JOSE MADINABEITIA (Armurubenta kaletik Justo Etxeguren Plazaraino).
    • ITURRALDE KALEA.

 3.- Abuztuaren 15ean 07:00etatik aurrera eta txirrindularien lasterketa bukatu arte ibilgailuen aparkatzea ondoko kaleetan debekatzea: Aldai kalea (Iritxusi kaleraino), Frontoi kalea, Aiara kalea (Elexondo kaleko bidegurutzetik Iturralde kaleko bidegurutzeraino) eta Araba kalea (elizako biribilgunetik Elexondo kaleraino). 

4.- Abuztuaren 16an 15:00etatik aurrera eta Karrozen desfilea  bukatu arte ibilgailuen aparkatzea ondoko kaleetan debekatzea: Araba Kalea, Elexondo Kalea eta Aldai kalea. 

5.- Abuztuaren 16an 21:00etatik aurrera  eta Karrozen desfilea bukatu arte  ondoko kaleak trafikoa ixtea: Araba kalea, Elexondo kalea eta Aldai kalea. 

6.- Abuztuaren 16an eta 17an SAN ROKE auzoan ibilgailuen zirkulazioa jarraian zehazten den moduan antolatzea:

  • San Roke kalea Ruperto jatetxetik baselizaraino trafikoa ixtea
  • Olarriko Santa Marina bidean,  San Rokeko baselizaraino norantza bakarreko zirkulazioa ezartzea eta aparkatzea zein geratzea debekatzea.

 Hori dela eta, jakinarazten da beharrezkoa bada ibilgailuak garabiak eramango dituela. Halaber, beharrezkoa denean bat-bateko neurriak hartuko dira, jardunaldiak behar diren moduan gauzatu ahal izateko.

Behar izanez gero udaltzaingoarekin jarri harremanetan.

anexo bando