BADATOR BELDUR BARIK JARRERA LEHIAKETAREN EDIZIO BERRI BAT!

11 Iraila 2015

Ostiralean, irailak 11, irekiko da lehiaketa. Lehiaketan parte hartzeko informazio guztia Beldur Barik web-gunean aurkituko duzue, eta baita hemen ere, gure web-gunean. Larunbatetik aurrera, sartu eta informatu zaitez: nola parte-hartu lehiaketan, zeintzuk diren aurtengo sariak, ikusi pasa den urteetako lanak ideiak hartzen joateko, irakurri gure postak zertaz egin hausnartzeko….

Aurtengo lehiaketari hasiera emateko, aurkezpen eder bat prestatu dugu Amurrion, egun horretan bertan gure Beldurrak Astinduko ditugu. Amurrion 2015 Beldur Barik Topaketa burutuko dugu, azaroaren 28an. Urrian Topaketari buruzko informazioa ere aurkituko duzue.

Amurrioko aurkezpenean parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu ere. 11.30etan Udaletxeko enparantzan hasiera emango diogu bukaera ikusgarri batean amaituko den ibilbide bati. Ibilbide horretan hemengo gazteek Beldur Barik Jarrera adieraziko duzue Artaziak elkarteak prestatutako dinamika batzuekin. Etorri gurekin eta adierazi zure Beldur Barik Jarrera!

PENTSATU, EZTABAIDATU ETA EKIN BELDUR BARIK JARRERAREKIN!