BAÑUETA KIROLDEGIKO KIROL IKASTAROETARAKO INSKRIPZIOAK IRAILETIK AURRERA

1 Iraila 2015

Zozketetan elkarteko kideek lehentasuna izango dute, eta haien artean lehentasuna emango zaie talde hori lehenengo aukera gisa nahi dutenei, eta berdin hurrengoekin. Geratzen diren plazak elkarteko kide ez diren pertsonekin beteko dira eta, horretarako, irizpide bera erabiliko da, hau da, aukeraren hurrenkeraren arabera beteko dira. Pertsona batek jarduera berdinean (edo antzekoan)  baina talde batean baino gehiagotan izena ematen badu,  adierazi beharko du zein talde den lehenengo aukera, zein bigarrena, eta berdin hurrengoekin. Inskripzioak pertsonalak eta besterenezinak dira, hau da, debekatuta dago plazak pertsona biren artean trukatzea.  Parte hartzaileen euskara maila neurtzeko, udal instalazio honek eskaintzen dituen jarduera batzuetan inkesta labur bat egingo da.

BAÑUETA KIROLDEGIKO KIROL IKASTAROAK 2015/2016

Izena emateko epeak (elkarteko kideentzat eta beste guztientzat):

–  Hiru hileko ikastaroak: irailaren 14tik 17ra.

– Urte osoko ikastaroak: irailaren 21etik 24ra.

Hiru hileko jarduerak: igeriketa ume, haur eta helduentzat eta cycling-spinning.

Urte osoko jarduerak: Aquagim, zumba, step, mantentze gimnasia, adinekoak, hipopresiboak, gimnasia arina, GAP eta +, prestakuntza fisikoa, yoga, pilates, tonicycling, aretoko dantzak, dantza latinoak, igeriketa estiloak, zuzendutako igeriketa, balanced training, bizkarrerako gimnasia eta gimnasia arina uretan.

Jardueren hasiera: urriaren 1ean

* Irailaren 1etik aurrera, Bañueta Kiroldegian eskuratu ahal izango da ikastaroen ordutegi eta prezioei buruzko informazioa. Ikastaroetan izena ematen duten kideek datu pertsonalak eta kide zenbakia eman beharko dituzte. Kide ez direnek datu pertsonalak eman beharko dituzte inskripzio epean zehar, eta, plaza lortzen badute, inskripzioa berretsi beharko dute irailaren 30a baino lehen; horretarako, ikastaroaren prezioa esku-dirutan ordaindu, fitxa datu pertsonalekin bete, argazki bat eman eta  txartelerako 7,10 euroko fidantza utzi beharko dute (ikastaroa amaitu ondoren itzultzen zaio dirua, txartela ematean). Aurretik argazkia beste ikastaroren baterako ekarri dutenek ez dute berriro ekarri behar. Jarduera hasi baino lehen ordaindu ez dutenei ez zaie jardueran parte hartzen utziko.