AZTARNA ELKARTEAREN ALDIZKARIA ETA ARGAZKI ZAHARREN ERAKUSKETA

8 Abuztua 2017

Aztarna Etnografia Elkarteak uztailean argitaratu zuen Nerbioigoieneko etnografia- eta kultura-zabalpenerako aldizkariaren 48. zenbakia; aldizkari horrek Elkartearen izen bera du. Guztira, berrogeita hamasei orrialde ditu. Bertan, honako artikulu hauek irakur daitezke: “La encina fue el árbol sagrado para los habitantes de la comarca”, “El caserío y el pan”, “Las canteras moleras en Gorbeia”, “Al borde del camino, Luis Padura”, “El mojón del Juzgado” (Arrastaria harana) eta “Una cuestión de honor en el Amurrio del siglo XVII”, besteak beste. Azken orrialdeetan Oroimenerako Argazkiak izeneko atala jasotzen da. Aztarnak, hain zuzen ere, argazki-bilduma handia du, eta urtero, zaindariaren jaietan, horien erakusketa antolatzen du. Aurtengo edizioan, gainera, Amurrioko La Casonan formatu handiko 50 argazki zahar ere ikusi ahal izango dira.