Azaroan tailer bat antolatu da, hobekuntza-planak egiten ikasteko

15 Urria 2015

Azaroan tailer bat antolatu da, hobekuntza-planak egiten ikasteko

Enpresa handiek zein txikiek, bai eta autonomo eta profesionalek ere, arazoei edo ahulguneei aurre egiteko zenbait mekanismo ezarri behar dituzte, hobetzen lagun diezaieten.

Enpresa guztiek sentitu izan dute noizbait gehiago saldu behar dutela, gehiago ekoitzi behar dutela, kostuak murriztu behar dituztela, baliabideak optimizatu behar dituztela, bezeroak gusturago izan… Eta ahulgune horiei aurre egiteko, zenbait ekintza jarri dituzte martxan, emaitza on zein txarrekin. Baina nola erabaki zein ekintza egin behar diren? Nork egin behar ditu? Edo, are, nola kudeatzen dira proposatutako ekintza horiek, eguneroko lanaren eraginez, hasi eta berehala zokoratu ez ditzagun?

Enpresa guztietan idealena izango litzateke pertsonek zein taldeek identifikatutako hobekuntza-ekintza horiek enpresan barneratutako metodologia erraz baten bidez kanalizatzea; hau da, hobekuntza jarraitua aplikatzea.

Hobekuntza jarraitua kalitatearekin lotutako kontzeptua da, bai, baina ikastaroan ez da kalitate- edo ziurtagiri-prozesu baten zati gisa jorratuko; horren ordez, helburua izango da enpresa parte-hartzaileen beharretara egokitutako planak egiten ikastea, eta plan horiek administrazio-izapide gehigarririk ez eragitea, nahi diren emaitzak lortzeko beharrezkoak diren horiek soilik.

Ikastaroak 20 orduko iraupena du eta azaroko astearte guztietan eta abenduko lehenengoan egingo da, 15:30etik 19:30era, ReforAmurrio Enpresaldearen instalazioetan. Jarduketa hau EGFren EAEko 2007-2013 Enplegu Estrategiak Programa Operatiboaren baitan egingo da, eta EGFk kofinantzatuko du jarduketaren % 50. GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du EGF, eta Amurrio Bidean bertako kide da.

Informazio gehiago nahi izanez gero eta izen eman nahi izanez gero, deitu Amurrio Bideaneko telefono-zenbakira (945891721) edo idatzi empresa@amurriobidean.org helbidera.