Auzoetako asanblada irekiak aste honetan jarraituko dute

13 Otsaila 2018

Aste honetan San Roque auzoa lehenengoa izango da auzoko asanblada ospatzen. Asteazkenean, arratsaldeko sei eta erdietan izango da ermita ondoko lokalean. Honen ostean, asanbladetara gehitu diren hiru auzo berrien txanda izango da.

Adaiturriagako auzokideak, Aldai kaleko 19.zenbakia eta Mendiguren, Mendigorri, Mendixur eta Aldaiturriaga kaleak barne dituena, otsailaren 15ean arratsaldeko sei eta erdietan ospatuko dute asanblada Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Datorren astean azkeneko bi asanbladak izango dira.

Otsailaren 20an Ugarte auzoaren, Ugarte, Mintegi, Ugartebetxi, Mendi eta Bideko kaleetako auzokideen txanda izango da. Asanblada Udaletxeko osoko bilkuren aretoan ospatuko da arratsaldeko sei eta erdietan.

Azkenik, Lexarraga auzoko, Lexarraga enparantza, Lexarraga, Jesús de Galíndez eta  José Pikaza kalekoek otsailaren 21ean izango dute asanblada Udaletxeko osoko bilkuren aretoan arratsaldeko sei eta erdietan.