Auzoberigale

28 Abendua 2018

Amurrioko Udalak 2013ko azaroaz geroztik aktibatuta mantentzen du udalerria hobetzen lagundu dezaketen herritarren gertakariez jakinarazteko kanala. Auzobegirale, auzoko begirale, irudiaren bitartez kudeatzen dira eta bere xedea herritarrek, udalerria hobetzeko helburuarekin, izan ditzaketen gertakari eta ekarpenak biltzea da. Bost bide daude hauek adierazteko: udal-bulegoetara joanda, lehen pisuan (Anagatik galdetu); 945891161 telefonora deituz; partehartzea@amurrio.eus helbide elektronikora idatziz; web amurrioincidencias.org bidez; edo whatsapp mezu bat bidaliz 605715240 zenbakira.