Aurrera doaz Amurrioko Gazteentzako Zerbitzua diseinatzeko lanak

19 Apirila 2017

 Amurrioko Udalak Gazteentzako Zerbitzu berri bat jarri nahi du martxan aurten. Zerbitzua gertukoagoa izatea nahi da, Amurrion bizi diren gazteen benetako beharrei erantzungo diena. Horretarako, udal-teknikariekin egingo den balorazioaz gain, hausnarketa bateratu bat egingo da Amurrioko gazteekin.

Udalak bilera bat egin zuen martxoan udalerriko hainbat elkartetako 18 eta 30 urte bitarteko gazteekin, eta etorkizuneko zerbitzu horrek zein alderdi bilduko zituen aztertu zuten.

Hala, ikusi zuten zein zen errealitatea enpleguaren, etxebizitzaren, aisialdiaren, informazioaren eta orientazioaren eta parte-hartzearen arloan, eta zenbat eta nola erabiltzen diren Amurrioko ekipamenduak eta espazioak.

Parte hartzeko hurrengo aukera apirilaren 25ean izango da. Saioa erabat irekia izango da, eta 18:00etan egingo da, Kultur Etxean.

Bertaratzen direnen artean, lan-ildo garrantzitsuenak finkatuko dira lehen adierazitako gai horietako bakoitzarentzat.

cartel jovenes