Aspaltza Euskara Elkarteak ludoteka antolatu du berriro ekainaren 25etik 29ra

13 Ekaina 2018

Aspaltza Euskara Elkarteak ludoteka antolatu du berriro ekainaren 25etik 29ra, 10:00etatik 13:00etara. 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat izango da. Ludoteka honetan eskulanak, jolasak, marrazkiak eta beste hainbat ekintza burutuko dira. Egunean 4 erokoa da prezioa.

Matrikula egiteko   epea ekainaren 18an amaituko da. Izen-emateak emailez aspaltza@hotmail.com egingo dira; mezuan, datu pertsonalak adierazi beharko dira. Udal elkarte honek urte osoan antolatzen ditu ludotekak haurrentzat euskarazko ekintzak sustatuz. Helburua txikitatik jolas giroan euskararen erabilera sustatzea da.