Aspaltza Amurrio Euskara Elkarteak ludoteka zerbitzua antolatu du martxoaren 26tik 28ra eta apirilaren 3tik 6rako

6 Martxoa 2018

Aspaltza Amurrio Euskara Elkarteak ludoteka zerbitzua antolatu du martxoaren 26tik 28ra eta apirilaren 3tik 6rako. Aste Santuetako eskola-oporrekin bat egingo dute zerbitzuok. 10:00etatik 13:00etara izango dira. 2 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Egunean 4 eurokoa da prezioa. Egun soltetarako ere egin daiteke matrikula.

Udal Elkarte honek Amurrioko Aiara kaleko 7.ean dituen lokaletan egingo diren ludoteka hauetan jolasak eta lantegiak antolatuko dira. Amurrioko Udalak diruz lagundutako ekintza da. Nahi duenak matrikula egin dezake aspaltza@hotmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Inskripzioa martxoaren 19a baino lehen egin beharko da.

Mezu honetan, haurraren izen-abizenak, jaiotze data, ikastetxea eta harremanetarako telefono zenbakia idatzi beharko dira. Inportantea da alergiak eta intereseko beste gauza batzuk egunak aparte jakinaraztea. Plaza kopurua mugatua da eta matrikulazio ordena kontuan hartuko da, beti ere izen ematearen ostean adierazitako data barruan ordainduz gero. Talde bat baino gehiago egitekotan, adinaren arabera banatuko dira.