ARTZAIN EGUNA 2018 – ARTZAIN OMENDUAK

11 Iraila 2018

Fernando Ibarrola Ojebarrena. Llodio 

Fernando Ibarrola Ojebarrena 1945eko uztailaren 30ean jaio zen, eta bizitza osoan Laudioko Larrazabal auzoan bizi izan da. Umetatik, bere aitak zituen ardiak eta esnerako behiak ikusi ditu etxean. Sei neba-arrebetatik, hiru mutil eta hiru neska, Fernando da behien eta ardien zainketan aritu den bakarra. 120 ardi izatera heldu da, eta bere garaian gaztak ere egiten zituen. 

Mari Carmen Zumalde. Aspuru

Mari Carmen Zumalde Araotzen (Gipuzkoa) jaio zen 1947an, artzain familia batean. Bost urte zituela Aspurura joan zen, osaba-izebarekin bizitzera, eta lanean laguntzen zien, esnerako behiekin eta txahalak loditzen batez ere. 

María Natividad Otxandiano. Oleta

María Natividad Otxandiano 1933ko abenduaren 25ean jaio zen Olaetako Abarrategi baserrian. Artzain familian sortua, ardi artean bizi izan da beti, baina ez du inoiz ardiekin artzain lanetan ibiltzea atsegin izan, eta bizitza osoa gaztak egiten eman du.